ekonomian murgilduz 





komunitatEA 

Archivo de la categoria 'Sin categoría'

Abril 28 2013

Zer gertatu da Jaurlaritzaren aurrekontuekin?

Publicado por leirepinedo bajo Sin categoría

Azken aste hauetan gora eta behera ibili izan gara Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuen gaiarekin. Azkenik Jaurlaritzak berak mahai gainetik kendu egin ditu Legebiltzarrean jasoko zuen ezezko borobila ekiditeko.

Aurrekontuak guztiz murruztatzaileak zirela, ez ziotela aurre egiten estatu espainoleko eta Europako inposaketei, ez zutela oinarririk jartzen krisitik ateratzeko, azken finean, herri honek behar dituen aurrekontuak ez zirela argi geratu da.

Jaurlaritzak eta EAJak aurrekontu sozialenak zirela esaten ziguten- horrelakoak lehenago entzun ditugu Madrilen ere, Montororen hitzetan-, gure ekonomia suspertzeko baliabideak martxan jartzekoak, Hezkuntza eta Osasuna babesten zituztenak.

Hala bazen, zergaitik ez ditu Urkullu lehendakariak legebiltzarrean defendatu?

Gure herriaren onurarako aurrekontuak baziren zergaitik ez ditu irmotasunez beste alderdi guztien eta gizartearen aurrean behar bezala azaldu?

Urkulluren aurrekontuen kontra agertu garen guztioi leporatu digute errealismo falta, demagogia eta noski, arduragabetasuna.

Baina arduragabea dena euren jarrera da; gure ekonomiak badu ahalmena aurrera egiteko eta horretarako Jaurlaritzatik eskura dauden baliabide guztiak jarri behar dira martxan, zorpetzea barne.

Egoera larrietan erabili behar da zorpetzea, krisiari aurre egiteko inbertsioak martxan jartzeko, ekonomian eragin biderkatzailea izango dutenak: ikerketa ,hezkuntza, trakzio ekonomia sektoreak indartzea… Ezin daitekena izan da gure herrian erabaki ez diren mugak onartzea, gure eskumenak eta gure egoera kontutan hartu gabe erabaki direlako.

Urkulluk berak “defizit muga” handitzearen aukera ikusi omen du Bruselasen- batzuk ez dugu bidairik egin izan behar aukera hau ikusteko-, berandu, oso berandu eta azkenik aurrekontu luzapenarekin jarraitzea erabaki du.

Nire galdera da, ez al da hau benetako arduragabekeria?

No hay comentarios

AntSig